Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Abenduak 14

Unai Hualde Zabimullah Karimullah-rekin (abuztuan 14lawyers GKEari esker  ihes egitea lortu zuen Afganistango Estatuko fiskal nagusiarekin) elkartuko da asteazken honetan

Jarraian, talde parlamentarioekin elkartuko da, eta arratsaldean, 19:30ean, jendaurreko solasaldia eskainiko du Legebiltzarreko erabilera anitzeko aretoan

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Zabimullah Karimullah-rekin elkartuko da asteazken honetan, abenduaren 15ean. Afganistango fiskal nagusi izandakoak handik ihes egin zuen abuztuaren 23an, 14lawyers GKEaren laguntzarekin, talibanek boterea hartu zutenean.

 

Bilera 11:00etan izanen da, lehendakariaren bulegoan. Jarraian, talde parlamentarion ordezkaritza bat Zabimullah Karimullah-rekin elkartuko da 2. batzorde aretoan, 11:30ean, eta arratsaldean, 19:30ean, jendaurreko hitzaldi bat emanen du Legebiltzarreko erabilera anitzeko aretoan.

 

14lawyers GKEa testuinguru politiko, ekonomiko eta sozial zinez zailetan giza eskubideen alde lan egiten duten abokatuei babesa ematen dien erakundea da.